barrutik
jueves, 30 de junio de 2011
Egun batean batekin eta bestean beste batekin, pasadan larunbatean gaizki egin nuen eta lagun baten lagunarekin egon nintzen... hori ez da egiten. Oso gaizki sentitzen naiz baina eginda dagoena ezin daiteke aldatu...
Ez dakit zergatik baina zerbaiten falta igartzen dut... nahi dudanean mugikorra hartu eta norbait deitu dezaket niregana etortzeko baina hala ere, ez du balio. Astean behin gutxienez mutil batekin egonda ere ez dut hori nabaritzen... zerbait gehiago behar dut. Ez dut eskatzen mutil lagunik, baina ez dakit ni ulertzeko gai den norbait aurkituko nukeen, ez naiz jeloskorra, ezta posesiboa ere eta hori mutil batzuk ez dute ulertzen... horregatik nire laguna izango den norbait bilatzen dut, nigan konfidantza duena eta harreman ireki bat edukitzeko gai dena.
Ez dudala gehiegi eskatzen uste dut, ta gainera, mutilek normalean horren bila dabilz... egunero sexuan pentsatzen ez dabilen mutil baten bila nabil, bai, nirekin edonora bidaiatzeko gai den mutil baten bila, edota, pelikula oso bat ikusteko gai denaren bila.
Ez nabil asko eskatzen ez?
viernes, 3 de junio de 2011
mutilak
baina nire inguruari begiradatxo bat bota ostean pentsatzen hasi naiz, ni neska arrunt bat naiz, ideiak nahiko argi dituena, ezagutzen nauenak badaki zeren aurrean dagoen, zerbait esan nahi badut esango dut eta zerbait isildu nahi badut isilduko naiz, laguntza behar baduzu eskainiko dizut eta beti egongo nahiz hor behar duzunerako.
egia da mutilen kontuetan ez naizela aditua, baina nire esperientzaz baliatuz hemen ulergabeak diren bakarrak mutilak direla esan nezake...
jueves, 2 de junio de 2011
Hasiera =)
Ez dakit norbaitek irakurriko duen ala ez, baina benetan niretzat lagungarria delakoan idazten dut.
Ez naiz idazle ona ezta aditua ere ez. Badakit akats ortografikoak edukiko ditudala eta norbaitek irakurtzen baditu, barkatu! Behintzat ondo idazten saiatuko naizela zin egiten dut.
Gauza bat, norbaitek irakurtzen badu eta zeozer idatzi nahi badu eskertuko dut.
non geratu ziren atzoko irriak?
begirada galdua jadanik zure iraganean utzita zeneukala pentsatzen duzunean, berriro bueltatzen da, zure buruaren jabe eginez, zure sentimenduak zikinduz, ezabatuz.
sentitzeari utzi diozu jadanik, pentsatze hutsak min egiten dizu. oroitzapena zure burutik ezabatzen saiatzen zara, inoiz ez zela pasatu pentsatzen duzu, zure buruari behin eta berriro gauza bera errepikatuz "amesgaiztoa izan zen soilik".
lortzen duzun gauza bakarra pentsamendu pairaezinak gero eta indar handiagoa hartzea da. honek zure indarrak agortarazten ditu, zure inguruko jendea ez da kezkatzen, berdin zaie, ez dakite, bere zilborrera begira daudelako betiko lez...
eta honen aurrean irribarre egiteko eskatzen didazu? irribarre behartu bat izango da aterako zaidan guztia.
eta orain nire galdera, badakizu benetan nola sentitzen naizen? benetan ezagutzen nauzula uste duzu? irribarre faltsu bat ikusi eta benetan ondo nagoela sinesten duzu?
egunero zin egiten diot nire buruari gauzak aldatuko direla. egunero saiatzen naiz iragana bere lekuan usten baina egunero bueltatzen da eta suntsitzen nau..
zu ez zara konturatzen, baina ez zara bakarra, lasai, nire sentimenduak izkutatzen artista hutsa naiz. honek daukan arazo bakarra mozorroaren azpian gertatzen dena da. baina zu jarraitu lasai zure sofa gainean etzanda, ez du axola.