begirada galdua jadanik zure iraganean utzita zeneukala pentsatzen duzunean, berriro bueltatzen da, zure buruaren jabe eginez, zure sentimenduak zikinduz, ezabatuz.
sentitzeari utzi diozu jadanik, pentsatze hutsak min egiten dizu. oroitzapena zure burutik ezabatzen saiatzen zara, inoiz ez zela pasatu pentsatzen duzu, zure buruari behin eta berriro gauza bera errepikatuz "amesgaiztoa izan zen soilik".
lortzen duzun gauza bakarra pentsamendu pairaezinak gero eta indar handiagoa hartzea da. honek zure indarrak agortarazten ditu, zure inguruko jendea ez da kezkatzen, berdin zaie, ez dakite, bere zilborrera begira daudelako betiko lez...
eta honen aurrean irribarre egiteko eskatzen didazu? irribarre behartu bat izango da aterako zaidan guztia.
eta orain nire galdera, badakizu benetan nola sentitzen naizen? benetan ezagutzen nauzula uste duzu? irribarre faltsu bat ikusi eta benetan ondo nagoela sinesten duzu?
egunero zin egiten diot nire buruari gauzak aldatuko direla. egunero saiatzen naiz iragana bere lekuan usten baina egunero bueltatzen da eta suntsitzen nau..
zu ez zara konturatzen, baina ez zara bakarra, lasai, nire sentimenduak izkutatzen artista hutsa naiz. honek daukan arazo bakarra mozorroaren azpian gertatzen dena da. baina zu jarraitu lasai zure sofa gainean etzanda, ez du axola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario